Abendualdia otoitzean
Abendualdia otoitzean San Pelaio ermita zabalik egongo da abendualdiko 3 asteazkenetan: abenduaren 6an, 13an eta 20an. Herritarrentzat “otoitz, meditazio edo kontenplazio gune” izateko zabalduko dira ateak egun horietan, 17:00etatik 19:00etara. Abenduaren 16an, 10:30etan, otoitzaldia izango da Santa Maria Parrokiako aretoan. Denok gonbidatuta gaude.