SOZIO-KARITATEA

CARITAS

HARRERA
EGUNA

ASTEARTEA: 10:00etatik 12:00etara.

TELEFONOA

685672236 Derrigorrezkoa da hitzordua hartzea

HELBIDEA


Mitxelena Kalea, 51.
ZARAUTZ

AFARI SOLIDARIOA

Hileko lehen ostiraletan izaten da Azken Portuko Kristau Biltokian.

Ekimen honek bi helburu ditu: Batetik munduko hainbat bazterretan bizi duten egoeraz sentsibilizatzea bertara joan direnen esperientzia azalduz.

Bestea, bertako proiekturen bat laguntzea afarian bildutako diruarekin.

20:30etan izaten da.

HELBIDEA


Altzola Kaleko Lokalean.
ZARAUTZ

GAIXOEN PASTORALTZA

Gaixoak ere gure elkarteko kide direlako, gaixoengana apaizak edo laikoek Jauna eraman dezakete. Aldez aurretik, Parrokiarekin edo San Joan Bataiatzaileko fraileekin harremanetan jarri.

Harremana

943 83 21 61
(Parrokia)

943 83 01 00
(Frantziskotarrak)

ESPETXE PASTORALTZA

Gure zeregina presoei entzun, sufrimendua arintzen saiatu eta beraiek animatzea da. Bere egoerak irtenbidea duela adierazten diegu, Jainkoak maite dituelako eta bakarrik ez daudelako.

Gure ekintzak hauek dira: Martuteneko presoak 15ean behin bisitatzea, beraien familiekin eta abokatuekin biltzea eta laguntza ekonomikoa ematea. Urtero, Gabonetako kanpainan presoentzako opariak jasotzen ditugu.

Harremana

649 113 274
(Mikel Urdangarin)

MISIOEN ARLOA

Lau kanpaina nagusi egiten dira urtean zehar: